Eskoriatzako albisteak

Eskoriatzako albisteak

Seigarren amaitu du Pirena Itoitz Armendariz eskoriatzarrak

"Oso pozik"; halaxe zegoen Itoitz Armendariz musher eskoriatzarra Pirena amaitu berritan. Bi asteko lasterketa bikainaren ostean seigarren amaitu du Armendarizek azken sailkapenean; Plateau de Beillen jokatutako egubakoitzeko azken etapari bosgarren sailkatua harrapatzeko ilusioarekin ekin eta lortu ez arren, emaitza handia da Eskoriatzakoak lortutakoa, aurrez espero baino askoz hobea.  2012/02/05 - 09:56:01

Gorka Azpitarte eta Vivonnen dauden gainerako presoen alde ekintzak deitu dituzte

Gorka Azpitarte eskoriatzarra eta berarekin batera Frantziako Poitiers Vivonne espetxean dauden presoek borrokan jarraitzen dute beraien kontra hartutako zigor neurriengatik protesta egiteko. Egoera hori ezagutarazteko gurean hainbat ekimen antolatu dituzte; tartean, otsailaren 11an, espetxera egingo den martxa.  2012/02/03 - 13:45:03

Santa Agedako koplak abestuz, 1994ko kintoak ibiliko dira eskean

Heldu da ostera ere Santa Ageda eta horrekin batera, 1994. urtean jaiotako neska-mutilen eztarriak gertu daude koplak abesteko. Egunotan ibiliko dira baserriz baserriz nahiz kaletik eskean. Bihar, gainera, Kinttada Eguna egingo dute, gutxienez, hamalau koadrilek hartuko dute parte.  2012/02/03 - 09:31:02

Bertan behera MUko eskolak

 2012/02/02 - 12:17:10

Eskolarik ez, arratsaldez, Huhezin

Elur ekaitza dela-eta, gaur, otsailak 2, eguena, arratsaldez ez da eskolarik izango Huhezin, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan. Goizez bai izan dituzte klaseak .  2012/02/02 - 12:17:10

Eskolak normal emango dira gaur Huhezin

Trafiko Sailarekin hitz eginda, eta kontuan hartuta zein den errepideen egoera (ez dago arazorik AP-1, Deskarga eta Kanpazarren), gaur, otsailak 2, oeguena, goizez eskolak emango dira, normal, Huhezin, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Goizeko 11:00etan jakinaraziko dute zer gertatuko den arratsaldean.  2012/02/02 - 08:23:02

Mahai-joko txapelketa Olazarren

Olazar erretiratuen elkartearen eskutik, mahai-joko txapelketa egingo dute otsailaren 16an eta 17an. Izena eman gura duten bazkideek otsailaren 10era arte dute aukera, martitzenetan eta eguenetan, 11:00etatik 12:30etara, elkartearen egoitzan.  2012/01/31 - 18:12:14

Gazteleku eta Gaztetxokoetatik elurretara irteera egin dute

Pasa zen zapatuan Arrasate, Eskoriatza eta Aretxabaletako Gazteleku eta Gaztetxokoek antolatuta, bailarako 50 gazte Valdezkaraiko eski pistatara joan ziren. Bertan eski eta snow taulekin gora eta behera ibiltzeko aukera izan zuten. Gaztelekuetako hezitzaile diren Ibone Arexolaleibak eta Iker Agirrek eski eta snow ikastaroak eman zituzten hasi berrientzako eta egun polita pasa zuten guztiek.  2012/01/31 - 13:17:28

Arnedilloko bainuetxerako joateko izenematea zabalik

Eskoriatzako Olazar erretiratuen elkarteak bidaia antolatu du otsailaren 13tik 17ra bitartean; hain justu ere, Arnedilloko (Errioxa) bainuetxera joango dira. Interesatuek goizean eman behar dute elkartearen egoitzan, 12:30era bitartean.  2012/01/30 - 13:13:04

Eskoriatzako San Pedro auzoa berritzeko langileak behar dituzte

Hastera doaz Eskoriatzako San Pedro auzoko 1 zenbakidun eskape paretik 9. eskaperantz doazen obrak. Horretarako, herriko langabetuendako lan eskaintza deialdia egin dute. Baldintzak betetzen dituztenek eguena, otsailak 2, baino lehen aurkeztu behar dute eskaera Lanbiden.  2012/01/30 - 11:17:04

Nabigatu euskaraz