MALDAN

Bertsolariak eta Hautaketa Naturala (Lamarckena, ez Darwinena)

Hileko aurrez aurreko bisita edo vis a vis-a daukazu gaur. Iritsi zara kartzelara, eta sarrerako funtzionarioak esan dizu sartu nahi baduzu bere aurrean biluztu beharko duzula eta miatzen utzi.Gai honek eman zion amaiera Bertsolari txapelketari. Gai-jartzaileek bazekiten telebistako audientzia handiena izango zela une horretan eta euskal gizarteari hunkituko zion gaia aukeratu zuten. Edo soilik  2009/12/17 - 05:14:03

Nor da Juan Claudio Echeberry?

Pasa den igandean aurkitu nuen liburua oraindik darabilkit buruan.Buenos Airesen izan zen argitaratua 1975ean. Egilea, Juan Claudio Echeberry, erabat ezezaguna da bai niretzat bai Googlerentzat.Liburua oso sinplea da eta ez du bertute berezirik, ez badira euskaldunei buruzko aipamenak. Lolitan irakur daitezkeenaz gain (gehiegizko haserrea sortzen dutenak Echeberryrengan) badira beste  2009/12/10 - 07:13:02

Nabokov eta euskaldunak

Asteburu luze honetan Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka izan dugu. Ez naiz joan. Adina aurrera doan ahala txarrago jasaten dut jendetza (nire taldekeriaren aurkako joera areagotzen dela esaten diot nire buruari errukitsua izateko berarekin). Horren ordez, Bilboko Plaza Berrian igandero antolatzen den merkatu txikira hurbiltzera erabaki nuen goizean goiz, betiko helburuaz: gainetik begiratu  2009/12/07 - 19:55:03

Ilargian?

Orain 40 urte gizakia ilargira heldu omen zela. Omen harrigarri hori harrizko herri honetako jende askok jartzen du. Harrikada arriskutsua. Ikasleen artean egin nuen inkesta baten arabera %20k muntaketa amerikarra izana zela deritzo: Konspirazio-teoriaren zaleak edo ilargiaren gurtzaileak?  2009/07/20 - 20:05:03

Iruña-Veleia: Nik badakit nork

Urteak ditu, gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa izenez ezagutzen ditugun lurraldeen euskalduntzeari buruzko polemikak. Ez gaurko euskalduntze-prozesua, polemikotsu bera ere, baizik eta orain dela milaka urtetakoa. Oraindik ere pil-pilean dirau polemikak gure artean. Batzuen ustez hiru herrialdeek euskara izan dute beraien lehenengo hizkuntza Tubalen garaitik hona: Campion, Caro Baroja, Mitxelena  2009/05/28 - 03:39:04

Bilbao-New York-Sebastopol

Liburu on bat irakurtzeko gozamena ulergarria da. Hala ere, ez dakit zergatik biderkatzen zaidan gozamen hori liburua euskaraz mamitua izan dela jakitean. Sentimentalimo hutsa.Horixe gertatu zait Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao liburuarekin, Sebalden erara eginda, Saturnoren eraztun euskaldun batzuk jorratuz. Zein naturaltasunez sartzen ditu bere familia historian euskal munduaren  2009/05/19 - 20:46:02

Atxagaren Zazpi Etxe eta Ibai bat

Atxagaren Congo ibaia sinesgaitz egiten zaigu, irreal eta naïf. Zuraren, boliaren eta kautxuaren garraiobide odoltsu horretan ez dugu Joseph Conraden Izua aurkitzen. Asmatu egin behar dugu birjin gazteengan, ihes egiteko aukerarik gabeko askariengan, militar-balen jomuga diren mandril sasikumeengan. Sentitzen ote dugu Izua? Nik bederen ez.Conraden Congo nahiago dut. Atxaga, gehiago itxaroten  2009/05/13 - 20:13:03

POETAK DAUDE

... herenegun kausitu nuenBarrenkalleko taferna bateanondarrutar mutil bateta esan zidan:Basurtun nago gudari.Gudari gabe,soldado nago,gudan guztiakSaibigainenerori baitziren.Nikpentsatu nuenorduanBarrenkalle Barrenako Saibigainengudari gehiago erori delaUrkiolako Saibigainen baino.baina ez.nion esan,gazteriak fedeabehar baitu,eta gaineranik esperantzarik,federikedo karitaterikeztaukadalako....(  2009/04/02 - 21:47:08

Euskara jendea

"Euskara jendea. Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza".Pamiela argitaletxeko liburu honek euskaraz hitz egiteko eta bizitzeko arrazoirik sendoenak eta biribilenak proposatzen ditu.Irakurtzeko eta oparitzeko erabat gomendagarria. Aurrera bolie!  2009/03/12 - 19:38:01

Gabirel, tangoaren izena ote?

Orain dela hilabete pare bat, ETB-ko Pasalo saioan Gabirel izeneko tertuliano batek halakoa bota zuen AHT proiektuaren aurka argudiatuz: Nire lagun batzuek baserri bat erosi dute Arrazola aldean eta orain 200 m-ra AHT pasatuko dela enteratu dira...Horrela botata, gehiegi pentsatu gabe, barnekoa agerian jarriz...Horiek al dira benetako arrazoiak AHTaren aurka joateko? Euskal herria itsusiago bat  2009/02/10 - 20:36:01