Ibiltarixanak

Ahal dan moduan ibiltziak, nahikua lan ematen dau, nahi dan moduan ibili barik be

Bidegoian zehar

Aspaldiko partez asteburuan bizikletak hartu ditugu biok. Eta aitzaki horrekin Bidegoian herriko Iriarte jauregia n izan gara, oraintsu hotel bihurtu berrian. ingurua aparta da, Ernio mendiaren magalean, Bidania herriaren gainean. Jauregia XIX. mendekoa da eta, berriztatu ondoren, 2009ko ekainean ireki dute. Ongi etorria eta harrera Ibanek egin zigun. Bere arbasoena izandako jauregiaren ezaugarriak eta eraberritze-prozesua azaldu zigun. Etxearen dekorazioa eta ingurua deskribatzen ez naiz hasiko. Bakarrik esango dut argazkietan ez dela edertasun guztia ikusten. Hala ere, ingurua da gehien gustatu zaidana. Afaldu ere gustura egin genuen eta hurrengo goizean, gosari eder bat egin ondoren bizikletak hartu eta inguruak ezagutzera abiatu ginen: Bidania, Goiatz, Urraki, Azpeitia eta Errexil. Bide aldapatsuak izan arren, erreka soinuaz eta inguruko paisajeaz gozatuz errazago egin genuen ibilbidea. Errexilera iristear geundela lepazuri bat aurkitu genuen bide baztarrean autoren batek hil berri. Errexiletik gorakoa gehiago kostatu zitzaion Pakeri baina, hala ere, nik uste baino lehenago igo zuen.  2009/10/13 - 03:57:03

Bardeetan zehar bizikletan

Aurreko astean Igualadako BTT Mancomunitat -eko gure lagun katalanen deia jaso genuen Bardeak bizikletaz zeharkatzeko. Larunbat arratsaldean elkartu ginen Yugo monastegiko aterpetxean. Afari eder bat eskaini ziguten Manolo eta Mertxek hurrengo eguna indarrez ekiteko. Afalostean ez ziren falta izan cava botilak eta nafar batzuei esker jota bikainak entzun genituen. Umore onean eman genion amaiera egunari. Gauean zaparrada ederrak bota zituen. Goizean goiz jaiki ginen eta gosaldu ondoren 9:00etan martxan hasi ginen. Bi taldetan banatu ginen: mutilak ibilaldi luzea egiteko eta neskak motzagoa. Gizonezkoen taldea Argedasera jaitsi ginen bertako txirrindulariekin ateratzen baikinen. Argedaseko Txirrindulari Elkarteko talde bat izan genuen laguntzaile eta gidari. Guztira ia 40 lagun ginen ibilaldi hasieran. Neskak berriz, 10eko taldean, beste ibilaldi bat egitera atera ziren. Bezperako zaparradei esker lokatza dezente aurkitu genuen eta ibilbidean hainbat aldaketa egin behar izan genuen. Hala ere, ibilbide polita egin genuen Bardeetako basamortuan. Castildetierran argazkia atera eta Rallon mendia igo genuen. Gainetik ikusten den ikuspegi ederrak txundituta utzi zituen katalanak. Rallon gaineko sapaldari itzuli bat eman eta Rallongo sakonean zehar Peņaflor gaztelu aldera jo genuen bidezidor ikusgarriak zeharkatuz. Eskerrak gidari onak genituela bestela ez genuen asmatuko nondik nora joan. Chesco, Migel, Julian eta hauen lagunei esker azkarrago heldu ginen Yugo-ko aterpetxera. Guztira 60 km. inguru ibili ginen. Emakumeak, Marisa eta Jesus gidari zutela, Castildetierra izeneko monumentu ezagunena ikusi eta militarren kanpamendua inguratu zuten, Argedasetik zehar berriz aterpetxera iristeko. Gidatzeaz aparte informazio geologiko eta historiko ugari eskaini zien. Denok batera samar iritsi ginen 14:00ak alderako. Dutxatu ondoren ogitarteko ederrak jan eta etxerantzako bidea hartu genuen, haiek Kataluiniara eta guk Euskal Herrira. Barįaren aldeko oihuak baino Athletic-en aldekoak gehiago entzun ziren eta garbi utzi genien asteazkenean nork irabazi behar zuen. Beranduago ere izango zuten aukera Liga eta Champions-eko garaipenak ospatzeko.  2009/05/12 - 04:21:01

Orio-Andazarrate-Zarate-Santio-Orio

Eguraldi onak bultzatuta gustuko itzuli bat egitera atera naiz gaur mendiko bizikletaz. Aiara igoera Errotatik zehar egin dut aurtengo Euskal Herriko itzulian erljupekoan eginiko ibilbidea jarraituz. Aldapa gogorra (% 23koa une batean) da, baina igoera motzagoa egiten da. Aiatik Andazarretara errepidez joan eta han pista bat hartu dut Zarate gainera doan GRa jarraituz. Ibilbidea oso polita da eta ikuspegi ederrak ditu: alde batera Ernio eta Gazume. Bestera Orioko hondartza eta itsasoa. Bidean, Zarateko benta inguruan, Berrobiko Aitorrekin egin dut topo eta Oriora zijoanez elkarrekin egin dugu zati hori. Bera hortik inoiz pasa gabe zegoen eta nik ibilbidea ezagutzen nuenez, bidelagun izan dut. Andatza aldera jo dugu eta han Aginagara dijoan pista hartu dugu. Jaitsiera hasi eta laster ezkerretara dagoen langa ireki eta handik behera jo dugu. Aldapa behera, pistaz, Bidaola baserrira iritsi arte. Hemen errepidea hasten da eta Pagoederraga baserritik Santio auzora jaitsi gara eta hemendik Oriora. Baina hor ez da bukatu gure ibilbidea. Anibarko portura jo eta Txankatik zehar Andu aldera hartu dugu eta, bidegurutzean, Itxaspe baserrira dijoan bidetik aldapan gora. Azkenik, itsasertzetik, Getariako arratoia bistan dugula, Orioko hondatzara jaitsi gara. Aitor kanpinera garaiz iritsi da, familiakoekin bazkaltzera eta ni zuzenean etxera.Guztira 40 Km. gaur ere.  2008/10/12 - 21:27:04

Bizikletan eta piraguan

Larunbatean 9:30etan puntuan iritsi ziren Oriora Haritz eta Asier elorrixokoak. Handik lasterrera Hodei etorri zen. Gozaldu, bizikletak prestatu eta 10:30ak aldera abiatu ginen ibilbidea egitera. Hasi eta berehala bizikleta aldatu beharra izan nuen. Aurreko igandean eman nion tratuak ez zion mesederik egin eta kanbio ez dabil ondo. Oriotik Zarauzko kanpinera igo genuen, handik beheko kanpinera Mollarriko zelaitik Talaimendi bidetik zehar, Santio bidea jarraituz. Lur-jauzi baten ondorioz bidea hondatuta dago eta oreka galdu ostean arrastada ederra hartu nuen. Errepidea gurutzatuz Astira eta Zarautz zeharkatuz Bista Alegren gora Santarba ermita ingurutik Getariako bidera. Gero Santio bidea hartu eta Askizura iritsi ginen. Askizutik Oriorako itzulera beste bide batetik egin genuen GRa jarraituz, Abeta, Garate gaina, Bista Alegre, Zarautz, Abendaņo, Arizia sagardotegia zeharkatuz, Aiako bidera jo eta hemendik Iturraran, Agorregi eta Errotatik Oriora. Guztira 40 Km. inguruko ibilbide polita bezain gogorra. Elorrixoko gazteak indartsu etorri ziren eta Hodeik eta nik nahiko lan izan genuen haien erritmoari eusten. Biok ere katarro ederra genuelako bestela hala utziko genielakoan. Oriora iristean dutxa eder bat hartu eta berehala bazkaltzera Altxerrira, galdutako indarrak berreskuratzera. Bazkal ondoren, itsas gora zegoenez piraguan ibiltzeko aukera ez genuen alferrik galdu. Errebantxarako aukera polita genuen Elorrixoko parea uretara botata baina azkenean barkatu egin genien eta Asierrek eta Haritzek urperatu gabe ibiltzea lortu zuten Hodei monitore zutelarik. Egun ederra eta konpletoa pasa genuen eta beste batean Bizkaia aldean errebantxa jokatzekotan gelditu ginen.  2008/10/06 - 21:16:02

Asteburua Guikurin

 2008/04/11 - 10:54:01

alber

 2008/04/11 - 10:54:01

Morkaiko: argazki emanaldia

 2008/04/10 - 10:53:01

7. etapa: Honkamaa-Tornio

 2008/03/17 - 10:20:28

Rajalta Rajalle Hiito argazkitan

Created with Admarket's flickrSLiDR .  2008/03/17 - 10:20:27

6. etapa: Hosi-Hokamaa (56 Km.)

 2008/03/15 - 10:18:20