Ahotsak. Albisteak
Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea
Herri bat gehiago Gipuzkoan: Irura
Aste honetan Gipuzkoako herri bat gehitu da datu-basean: Irura . Izan ere, maiatzaren 5ean Visitacion Larrinaga Arreseigor irurarra elkarrizketatu zen. 2008/05/09 - 12:48:03
Azkoitiko ahozko ondarea biltzeko hitzarmena
Atzo, maiatzak 7, aurkeztu zen Azkoitiko ahozko ondarea jasotzeko proiektua. Prentsaurrean azaldu zenez, datozen 2 urteotan Azkoitiko 30 lagun inguru elkarrizketatuko dira bertako euskara jaso eta aztertzeko. 2008/05/09 - 00:45:02
Orioko edadetuei grabazioak egiteko beka
Orioko udalak jakinarazi duenez, Orioko adineko jendeari grabazioak egiteko beka jarriko da martxan. Guztira 10 grabazio egin beharko dira eta 5 hilabeteko epea dago lan hori egiteko. 2008/04/29 - 23:58:02
1000. hizlarira heldu gara
Denon lanari esker, Ahotsak.com atari honetan 1000. hizlariaren datuak eta ahotsa gehitu ditugu. Luziano Juaristi azkoitiarra izan da zenbaki borobil horretara iritsi den lekukoa. 2008/04/22 - 23:23:01
Bizkaiko 4 herritako bideoak sarean
Bizkaiko beste 4 herritako bideoak argitaratu ditugu gaur: Elorrio, Dima, Bedia eta Amorebieta-Etxano. Pasarte gehienetan natura, ehiza eta animaliak dira gai nagusia. 2008/04/17 - 22:58:10
Zarautz hizketan
Joan zen ostegunean, azaroaren 8an, aurkeztu zen Zarauzko Antoniano aretoan Zarautz hizketan proiektua: liburua, dvd-a eta interneteko datu-basea: www.hizketan.org 2008/04/17 - 10:56:00
Iparraldeko lehenengo lekukotasunak
Iparraldeko lehenengo grabazioak gehitu ditugu webgune honetara. Zuberoako Barkoxe herrian egindako bi grabazio dira. 2008/04/17 - 10:56:00
Badihardugu eta Euskal Kultur Erakundearen arteko batzarra
Badihardugu Euskara Elkarteak eta Euskal Kultur Erakundeak (EKEk) batzarra egin zuten otsailaren 26an ahozko ondarearen inguruan hitz egin eta elkarlana bideratzeko. 2008/04/17 - 10:56:00
Egitasmoa eta webgunea aurkeztu ditugu
Gaur goizean aurkeztu dugu prentsaurrean proiektu hau. Donostiako KM kulturgunean izan da eta benetan pozik gaude orain arte jaso dugun harrerarengatik. 2008/04/17 - 10:56:00
Ahozko ondarea jasotzeko hitzarmena Azkoitian eta Zestoan
Badihardugu Euskara Elkarteak hitzarmena sinatu du Azkoitiko eta Zestoako udalekin bertako ahozko ondarea jasotzeko. 2008/04/17 - 10:56:00
