Amatiño

Hildakoak erre eta zaborrak ehortzi

 2008/05/13 - 11:23:05

1968 gori-goria

 2008/05/11 - 23:15:02

El trabajo femenino en 1962

 2008/05/08 - 11:00:01

Emakumeen bigarren aukera

 2008/05/07 - 04:54:00

Euskara, guztiona

 2008/05/06 - 10:51:05

Izen bila

 2008/05/05 - 22:47:05

Diskurtso freskoa

Auskalo iraultza den, gogoeta, hausnarketa edo eztabaida irekia baina, zer nahi delarik, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politika sailburuordearen eraginez Euskararen Aholku Batzordeak plazaratu digun "XXI. mende hasierarako hizkuntza politikaren oinarriak" deritzan dokumentuak haize-bolada freskoa dakar. Zalantzarik ez gero, euskararen egoera orain 25 urtekoa baino askoz ere hobea dela gaur egun baina, egia ere bada, orduan itxaro ez genituen kontraesanak ere dezente asko azaldu zaizkigula. Lau dira, aurrera begira, Patxi Baztarrikak laburbildutako abiapuntuak: erabilera, atxikimendua, kontsentsua eta transbersalitatea. Lehen eta behingoz, euskararen erabileraren garrantzia azpimarratu beharra, bestelako iritzi, gurari eta estatistiken balioak ukatu barik, erabilera bera da-eta edozein hizkuntzaren egiazko osasunaren termometrorik fidagarriena. Ezin bestekoa ere, atxikimendua. Ondo daude eta beharrezko segurutik legeak, planak, egitasmoak, arauak eta diru-laguntzak baina guzti horrek ezer gutxi balio du hizkuntzak herritarren atxikimendurik bereganatzen ez baldin badu. Atxikimendua, berriz, ez abertzaleen edo euskaltzaleena soilik, herritar guztiena baino. Edozein gizarte demokratikotan, egitasmoek aurrera egingo badute, ideologia guztien arteko kontsentsua behar dute, kolore guztien onespen politikoa eta soziala. Eta onespen politiko eta sozial hori lortu ahal izateko, beharrezko zorioneko transbertsalitatea, guztion artean egin beharra alegia. Korrikalaririk bizkorrenen eskabideak gogoan izanik, baina makalenen ahalmen urriak ahaztu barik, hizkuntzaren etorkizuna guztion artean adostutako erritmoak baino ez baitu segurtatuko. Deia , 2008.05.05 Informazioa: XXI. mende hasierarako hizkuntza politikaren oinarriak Patxi Baztarrikaren azalpena: XXI. mende hasierarako hizkuntza politikaren oinarriak Iritzia: XXI. mende hasierarako hizkuntza politikaren oinarriak  2008/05/04 - 16:41:01

Henrike Knörr, gizon ona

 2008/05/02 - 04:27:04

Populismoa

 2008/04/29 - 10:13:02

Landaburu

 2008/04/28 - 04:06:01