Izan eta Esan
Kobratu eta etzan
2012/01/13 - 09:46:03
Donostia kultura
2012/01/13 - 09:46:03
Txoriez eta loreez
2012/01/13 - 09:46:03
Etxeko lanak
2012/01/13 - 09:46:03
Normal moduan
Asteleheneko Goiena Euskal herritarrok gehiengoa eman ez genion Konstituzioa arau hartzen duen auzitegiak, ebatzi du zilegi dela hauteskundeak normal egitea. Ebazpena baino lehen, aukera guztien aldeko manifestuak izan ziren herrian, inork hizkuntza debekatu barikoak, baina gaztelera huts naturalean idatzitakoak. Bildu sujetu politikoko hautagaiek ere sinatu behar izan omen dute aitortza bat, adieraziz demokraziazko bideak soilik erabiliko dituztela. Horrelako aitortzen premiak Antzuolako mairuari turbantea zapaldu arazten ziotenekoa gogorarazten dute. Zortedun hala ere Antzuolako arabea, gudan preso hartu zutelako demokrazia antzinako greziarrek baino ezagutzen ez zuten garaian. Mairua gaur demokrazia eta askatasunaren lurraldean, arma barik harrapatuta, garbituta eta gorpua itsasoan legokeelako. Hil zutenek bere arimaren aldeko otoitz bat eginda. Ze demokrazian, zuzenbidearen estatutak funtzionatzen duela diotenen arabera, norberak bere patua topatzen du. Eta hauteskunde kanpaina demokratikoa da arpegi atseginak eskaintzea, baita aurretik kalea zapaldu ere egin ez duten hautagaiek. Ez esan pazientzia eduki behar ez denik. 2012/01/13 - 09:46:03
Beti bi
Asteleheneko Goiena Debagoiena ez da Galdakao, hemen ez dabiltza bi erakunde zerbitzu bera emateagaitik lehian, gogoratu bestela zertan den bailararen hezurdura izan behar zuen tranbia hura. Debagoiena, baina, bada Euskadi, eta Madrideko tabakoari buruzko araua indarrean dagoen arren, Jaurlaritzak erabaki du bere legea ere aplikatuko dela. Bakarra gutxiegitxo izango ote zen. Itxura denez, baina, ez da lege-enpatxu kontua, ezta arau-destajua, ez, Sailburuak adierazi duenez, legea jendea konbentzitzeko egiten da, ez inposatzeko. Alegia, tabakoaren euskal legea aplikatzen bukatzen denean, erretzaileak erromes joango direla Lakuara, beren osasunak onera egin izanagaitik eskerrak emateko. Adi negozio-lerro berrien usaintzaileok, tabakoagatiko damutuei eskapularioak saltzen hasteko. Lakuak Konbentzitu ez inposatu, zergaitik tabakoarekin bakarrik? Zergaitik ez lelo bera, adibidez, manifestazioak arautzeko? Ah, beste errota bateko ura. Euskal legeak, dena den, gure tradizio txit ikutezinei mesede egiteko sortuko da: sozietate gastronomikoetan erretzea baimentzen da, erretzaileak eta tartekoak bertan itxi daitezen parrandarako, 2012/01/13 - 09:46:03
Munduaren erdigunea
Asteleheneko Goiena Irakurri nion zutabegile bati masturbatzea osasungarria dela, baina ez zela gomendagarri taberna batean masturbatzea, haziak hankartetik salto eta besteentzako gogaitkarria izan zitekeelako. Irakurri nion idazle bati, ume batzuk txiza egiten hasi zirela, hankak zabaldu, zakila atera eta parrastada egin zutela. Hirugarrenari entzun nion EAJk PSOEkoak barrabiletatik helduta zeuzkala Madriden. Laugarrenari abertzale euskaldunak bere jakin-minari pijama janzten ziola. Baina abertzale euskaldunen ia erdiak bere jakin-minari zerbait janztekotan kamisoia ipiniko lioke. PSOEko ordezkari askok ez dauka barrabilik nondik heldu, obatzekotan, titi parea. Umeen erdia baino gehiago txiza egiteko hankak ireki aurretik jarri edo makurtu egiten da, eta parrastada ezpain arteko zulotik ateratzen zaio. Munduko populazioaren erdiari, masturbatzerakoan ez dio haziak pol-pol jauzi egiten, baizik eta orgasmoarekin Sarritan gizonek munduaren erdigunea balira bezala jarduten dute. Periferiatzat 2012/01/13 - 09:46:03
Eskarmentuaren paperetan
Ohore handiz adierazten dut Anjel Lertxundiren "Eskarmentuaren paperak" liburu gozagarrian blog apal honen aipamen txikia agertzen dela, hain zuzen post honena: http://eibar.org/blogak/elena/archive/2009/02/12/nagusitako-izena . Hunkigarria da nola idazle honen gogoeta ez datorren bakarrik gauza kultu eta jasoetatik, baizik eta baita ere interneten irakurritako anekdota xumeetatik. Zorionak, Anjel! 2012/01/13 - 09:46:03
Galdera berriak belaundaldi berrientzat
2012/01/13 - 09:46:03
Epaitegian euskaraz
2012/01/13 - 09:46:03
