euskara hutsezko lehen bilatzailea
HASIERA IZAN EDITORE ZER DA aurki? JARRI aurki ZURE WEBGUNEAN EDITOREENTZAKO aurki@aurki.com

Jarri Aurki zure webgunean

Bilaketa sinpleak egiteko...

Zure webgunean ere izan dezakezu Aurki-rekin bilaketak egiteko aukera. Horretarako, ondoko HTML zatia kopiatu eta nahi duzun tokian jarri besterik ez duzu egin behar:
<form action="http://www.aurki.com/bilatu" method=get>
  <input type=text value="" name=term size=30"><br>
  <input name=mode type=submit value="Euskaraz"> 
  <input name=mode type=submit value="Hizkuntza Guztietan">
</form>

Goiko kode puska orrian pegatuz gero, hau azalduko zaizu:

 

Aurki-ren integrazio osoa webgunean

Open Directory Project (ODP) delakoaren parte da Aurki, eta, hortaz, ODP orijinalean dauden eduki guztien ispilua dago Aurki.com gunean, bai euskarazko atalak (Kultura/Dantza/ kasu) zein beste hizkuntza batekoak. Finlandierazko edukiak, adibidez, World/Suomi/ atalean, edo Java lengoaiari buruzko informazioa: Computers/Programming/ Languages/Java/.

Era berean, hemen mundu guztiko lotura horien berri aurkituko duzun bezala, beste gune askotan ere agertzen dira, berdin-berdin, euskarazko edukiak. Aurki-ko edukiak mundu guztiko hainbat zerbitzutan aurkitzen ahal dira, hala nola Euroseek edo Google bezalako proiektu garrantzitsuetan, edo izaera xelebreagoa izan dezaketen beste batzuetan... Google eta beste gune horietan integratu den bezala, Aurki eta ODP osoa edozein gunetan barneratuta azaltzea oso erraza da. Euskal webguneen esku dago aukera hori. Hala egin du, adibidez, Bagera.net gune donostiarrak, beren loturen atala bilatzaile oso batekin hornituz. Horri esker eskain ditzakete Donostiako loturak beren gunean, baina baita ere Kataluniako hizkuntza politikari dagozkionak...


Abantailak

  • Dohainik da
  • Inolako arazorik gabe integratzen ahal da edozein webgunetan
  • Automatikoki beti eguneratua ageri da
  • Arratsalde batean egin daiteke
  • Baimenik ere ez da eskatu behar

 

Zer egin behar dut Aurki osoki integratzeko webgune batean?
Erabiltzaile arruntak

Zure gunea estatikoa bada, edo konplikazio teknikoen berri handirik ez baduzu, izan dezakezu oraindik ere Aurki zeure gunean kokatzeko aukera. Lehenengo eta behin, kontsulta ezazu zure webgunea ostatatzen duen zerbitzuarekin, ea zure webgunerako PERL5-eko programak kargatzerik ba ote dagoen. Ezin bada, ezin da. Posible bada, jarri kontaktuan geurekin eta Eibar.ORG elkarteak teknikari bat bidaliko dizu lana egitera. Irteera eta instalatzeko behar diren lan-orduak kobratuko dizkizugu, iturginaren lantxo bat balitz bezala (baina materiala kobratu gabe, doakoa baita); arratsalde bateko kontua da, ez gehiago.

Erabiltzaile aurreratuak

Zure webgunea aplikazio aurreratu bat bada, webgune dinamiko bat, edo web aplikazioen zerbitzari baten gainean eraikia (Weblogic, Zope, Wesphere, PHP, ASP...), Upload Tools izeneko atalean begiratu dezakezu tresna egokia aukeratzeko. Microsoft-en ASP teknologian oinarritutako guneetarako, edo PERL5 korritzen uzten duten plataformetarako aukera on bat duzu Portalscripts.com gunean aurkituko duzun ODP++ tresnan (doakoa). Zope web aplikazioen zerbitzaria erabiltzen baduzu, CodeSyntax enpresa euskaldunak prestatutako zOpen Directory tresna erabil dezakezu (doakoa, librea, euskaratua).

Informazio gehiagorako kontaktua?

Garikoitz Araolaza (Code&Syntax)
tf. 652 75 03 61
e-posta: garaolaza@codesyntax.com.




Sareko direktorio handiena sortzen parte har ezazu
Open Directory Project
zOpen Directory software programarekin egina. Ingenieritza eta diseinua: CodeSyntax.
Eibar.ORG elkarteak
Eibarko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren
laguntzaz.