Gu euskaldunak gara... Argentinakoak

Argentina eta Uruguai euskaraz

Nola ikusten zaituztegu kanpotarrek euskal herritarrak?

Bueno ba, ez dakit, ni Bermeokoa naizelako, baina Argentinan jaio nintzen. Zergatik hori? Bermeokoak jaiotzen garelako nahi dugun lekuan. (uste dut barnetegit batean entzun nuela txiste hau). Nik lehen irudi bat nuen euskaldunei buruz, mendian bizi zirela, astoarekin, ardiekin, artzainak zirela edo baserri batean bizi zirela. (gauza horiek nire arbasoek eta lagun zaharrek kontatu zizkidatelako). Jatorrak eta eskuzabalak eta, batez ere, egoskorrak. Zintzoak, hemen Argentinan, esaera zahar bat daukagu; Euskaldunen hitza ziurtasuna emateagatik Baina 1998an Euskal Herrira joan nintzen eta beste irudi bat ekarri nuen, nirea. Oso hiri modernoak dauzkate eta jendea jatorra dela uste dut. Banekien gauza asko Euskal Herriari buruz, baina, oroz gain, konturatu nintzen beste asko ez nekizkiela. Osaba bat Euskal Herrira joan zen orain dela hamar urte eta ez zitzaion batere gustatu; gaur egungo gazteak, galduta daudela esaten du. Nik ez dakit hori, baina zaharrek beti esaten dituzte horrelakoak eta oker egotea espero dut.  2009/07/04 - 06:58:03

La Quintrala

Txilen badaude elezahar asko, Chiloé uhartean, batez ere. Agian, Chiloe-ko istoriotxo ezagunena da El Caleuche, itsasoan agertzen den itsasontzi mamua. Zoritxarrez ez dakit asko Txileko elezaharrei buruz, baina badago kontutxo interesgarria historia eta fikzioaren nahasketa. La Quintrala du izena edo ezizena eta benetako emakumea zen. Bere egiazko izena Catalina de los Ríos Lisperguer zen. Espainiarren, alemaniarren eta indigenen ondorengoa zen eta XVII. mendean bizi zen, Txileko koloniako familia aberatsenetako baten kidea. Ospetsua eta ezaguna da bere aberastasunagatik eta bere bihozgabekeriagatik. Hilketa batzuk eta tratu txarrak leporatu zizkioten.  2009/06/05 - 05:50:02

Moai kavakavak

Moai kavakavak Pazko uharteko egurrezko txotxongilo edo panpin famatuak dira. Pazkoarrek diotenez, egun batean Tu' u ko iho, buruzagi burutsu eta azkarrak gauza ustekabea ikusi zuen: bi deabru lo egiten ari ziren bidea ondoan. Bero handia egiten zuenez, deabruak biluzik ziren eta bere gorputzek ez zeuzkatela mamirik ikusi zuen Tu' u ko ihok. Baina beste deabru bat konturatu zen eta bere lagunak esnatu zituen. Tu' u ko ihok jendeari kontatu eta barregarri utziko zituelakoan, bere bila joan ziren eta herio-mehatxua egin zioten eta buruzagiak ez zuela ezer esango agindu zuen zien. Bi egun eta bi gau egon ziren Tu' u ko ihorekin inori ez ziola kontatuko ziurtatzeko. Konbentzitu zirenean bere sekretua gordetuko zuela alde egin zuten. Tu' u ko ihok bere promesa bete zuen: ez zion kontatu inori, baina egur zati batekin ikusitakoaren irudi bikainak egin zituen.  2009/06/05 - 05:50:02

Limay, Neuquen eta Raihue

Limay eta Neuquen aborigenak ziren, oso lagunak ziren. Limay Patagoniaren Iparraldean bizi zen eta Neuquen Patagoniaren hegoaldean. Haien aitak Jauntxoak ziren , txabolan bizi ziren, beren ohiturekin. Behin batean guanaco ehizan zebiltzanean, lagunek abesti eder bat entzun zuten , eta neska polit bat kantatzen agertu zen . Neskaren izena Raihue zen. (hitz Mapuchea: lore kapulu esan nahi du) Bi lagunak Raihuekin maitemindu ziren, horregatik elkarrengandik urrundu egin ziren . Lagunen gurasoek kezka handia zuten eta sorgin batengana joan ziren arazoa konpontzeko . Emakume aztiak esan zien galdetzeko neskari zer nahi zuen. Gurasoek aholkuak segitu zituzten eta Raihueri galdetu zioten. Neskak esan zien itsasbarkilo berezia bat nahi zuela, itsasoaren murmurio entzuteko. Gurasoek pentsatu zuten mutilek Futalafkenera joan behar zutela, eta oparia lehenengo ekartzen zuen mutila neskarekin ezkonduko zela. Orduan, sorginak Limay eta Neuquen ibai bihurtuz ituen. Ibai Limay iparrldetik eta Ibai Neuquen hegoaldetik laster itsasora (Atlantiko) joan ziren, itsasbarraskiloaren bila. Haizea (Curef) ofendituta zegoen inork ez zuelako kontsultatu bidaia egiteko, orduan mendekatu zuen eta neskari gauza txarrak esan zizkion. Denbora pasa eta gero Limay eta Neuquen ez ziren itzultzen. Raihue damutu eta triste zegoen , mutil maiteak ez ziren agertzen, orduan Laku altu batera joan zen . Han Nguechenei (Todopoderoso ) bere bizitza eman zion mutilak itzultzeko. Nguechenek neska landare eder bihurtu zuen. Michay (Calafate)landare horrek lore politak eta fruitu goxoak zituen, Haizeak (Curef) gaztei kontatu zien neskari zer gertatu zitzaion. Bi lagunek triste besarkatu zuten elkar eta bat-batean Ibai Beltza bihurtu ziren, Ozeano AtlantiKora joateko. Istorioa hau polita da. Limay ibaia eta Neuquen ibaia Argentinako Patagonian daude eta biak elkartzen diren lekuan sortzen da ibai Beltza.  2009/06/05 - 05:50:02

Fantasiazko liburu onenak

Ikusi mapa handiagoa  2009/01/08 - 17:13:03

Mafalda

Oso neskatila famatua da, Argentinan nahiz mundu osoan. Nortasun handikoa da, eta gainera oso jatorra eta ausarta. Bera Argentinan bizi da Hirurogeigarren eta hirurogeita hamargarren hamarraldien artean. Neska Buenos Aireseko familia arrunt batean jaio zen. Bera, neska guztiek bezala, familia eta koadrilako lagunak dauzka. Eskolara doa eta udan, aitak dirua daukanean, oporretara. Baina zerbaitek bera bereizten du: bere ardura handiek, munduak arduratzen du eta etnietan izugarrizko interesa du. Ez du ulertzen nola gidatzen duten helduek mundua hain gaizki. Oso famatua da mundu osoan bere galdera xelebreengatik, xalotasunagatik eta ideal inportanteengatik. Borrokalari soziala da, eta bere aulki txikian eserita iritzi politikoak esaten ditu. Bere lagunek laguntzen dute ikuspuntu desberdinak erakustera. Horrela, bere pertsonaien bidez Quinok, egileak, munduri eta han bizi diren pertsonei buruzko gogoeta egiten du eta eragiten digu.  2008/11/25 - 22:25:02

Hiletetan dantzatzea debekatuko dute

Mendebaldekoek Ekialde Ertainean eta Asian ohitura eta debeku bitxiak aurkitzen dituzte. Aurkitu dudana ere Txinakoa da. Donghain, Jiangsu Probintziako herri txiki bat, hildako gizonaren familiak bi streptease-konpania alokatu zituen hiletan parte hartzeko. Baina poliziak iritsi bezain laster dantzariak atxilotu zituen. Dirudienez, oso ohitura arrunta da herri askotan. Haien ustez, zenbat eta jende gehiago etorri, hainbat eta hobeto hildakoaren ohorearentzat; horregatik striptease dantzariak alokatzea amu bat da, jende pila erakartzeko. Hiletara etorritako berrehun lagunak harrituta zeuden bost emakume zoragarri dantza egiten ikusiz. Hala ere, askok pentsatzen dute ohitura hau lizuna dela, eta telebista publikoaren agertzen diren kritikak (jarduera horri buruz kodokumentala egin zuten) agintarieen esku hartzea eragin du. Beraz, ohitura hain bitxia debekatzea erabaki dute. Orain, horrelako portaera desegokirik ez dezakete izan, eta derrigorrezkoa da, egin aurretik, herriko poliziari hiletaren plana aurkeztea. Badago ere telefono zenbaki bat nora edozein pertsonak deitu dezakeen salaketa egiteko eta 30 euro ordainsaria irabaziko lezakeen.  2008/11/18 - 15:18:08

Txileko zenbait debeku II

Txilen, jendeak parranda gustuko du beste herrietan bezala. Zoritxarrez, hemen asko edaten da eta alkoholarekin lotutako ezbeharrak ez dira gutxitzen. Baina alkate batzuek debekua soluzioa dela uste dute. Santiago hiri handi samarra da eta 42 udaletan zatituta dago. Bizitegi aberatsen eta kontserbadoreenetan, atzerakoienetan, murrizte asko daude alkohola saltzeko. Adibidez, Vitacuran auzokideek tabernak eta jatetxeak goizeko ordu batean ixteko eskatu diote alkateari. Joan den martxoan jarri behar zuten indarrean neurria, baina taberna eta jatetxeetako jabeek auzitegietara eraman zuten kasua eta udalak Ezin izan zuen dekretua ezarri Egia esan, hori ia barregarria da. Diktadura garaian etxeratze agindua genuen, eta biltzar guztiak debekatuta zeuden. Eskola batek festa egin nahi bazuen poliziari (carabineros) baimena eskatu behar zion. Nola da posible hainbeste ergelkeria?  2008/11/14 - 11:13:07

Debekuak eta ondorioak

Ezaguna da AEBetan egindako debekua, debekuaren garaian. Alkohola eta ausazko jokoak debekatuak zeuden, ez dakit zergatik. Badakit zer gertatu zen ondorioz, mafia sortu zen, alkohola eta ausazko jokoak negozio handia bihurtu ziren eta pertsona ospetsu batzuk sortu ziren, Al Capone eta Eliot Ness esaterako. Beste debeku xelebre bat "fuck" ingeles hitzari buruz da. Irakurri dut ondorengo etimologia gezurrezkoa dela, baina beharbada egia da, eta ez bada, nolanahi ere interesgarria da istorioa. Aspaldi, Ingalaterrako errege batek debekatu zuen sexu-harremanak izatea bere baimenik gabe. Bikote batek amodioa egin nahi bazuen erregearen baimena eskatu behar zuen eta etxeko edo tokiko atean iragarkia jarri behar zuen "fuck" hitzarekin. Fuck-en balizko etimologia "Fornication Under Consent of the King" omen da.  2008/11/13 - 10:11:05

Lege zentzugabeak

The Times aldizkariak Munduko lege zentzugabeenak argitaratu zituen, lege hauek Estatu Batuetakoak, Ingalaterrakoak, Indonesiakoak edo Behreingoak dira, nahiz eta leku desberdinetik etorri, ezaugarri bera daukate: oso ezohizkoak izatea! Ondoren erakutsiko ditugu adibide batzuk, eta oso arraroak direla konturatuko zarete. . Ingalaterrako kostaldean hilda dagoen bale bat agertzen bada, bere burua erregearena izango da, eta buztana erreginarena izango da, hezurrak corseta egiteko behar izanez gero. . Bahreinen, sendagileak emakumezkoen genitalak iker ditzake, baina ez ditzake haiek zehatz-mehatz ikus, ispilu bat erabilarazten diete. . Vermonten, Estatu Batuetan, emakumeek senarrak sinatutako baimena behar dute ordezko hortzak erabiltzeko. . Yorken, Ingalaterran, Escoziar bat hiltzea legala da, kanpotarrak arku eta gezia badauzka. . Kentuckym, (AEBetan) bi metro baino luzeagoak diren armak ezkutuan erabiltzea ilegala da. . Floridan, igandetan jausgailuan ibiltzen duten diren ezkongabeko emakumeak kartzelara eraman ditzakete. . Estatu Batuetan, gizon bat pixalarriak badago eta pixa egin beharra badu, egin dezake, baina pixa bere kotxeko gurpilara apuntatzen eta bere eskuinaldeko eskua autoan jartzen badu. . Indonesian, masturbazioa burua moztuz zigortzen dute. . Erresuma Batuan haurdunak pixa egin dezake edozein lekutan, baita poliziaren kaskoan ere. . Ohion, ilegala da mozkortutako arraina edukitzea. . Alabaman, ilegala da begiak zapiz estaltzea gidatzen duenari.  2008/11/13 - 10:11:05